XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Erabilgarri izan daitezen erabakiak betetzen direla bermatzeko egiten den ekonomiazko ihardunaren zaingoan datza ekonomia-zergapidetzaren aldetikako arta.

4. Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako arta, ekonomiazko ihardunarekiko zaingo alor bereko teknikabideez baliatuz egitean datza.

5. Herriogasun eta Dirubide-Saileko Sailburuak eta goreneko kargudunek alor honetako ihardutze-sailean edo ihardutze-sailetan ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskeak sartzeko duten eskubidetan datza ekonomia-arduralaritzazko arta.

6. Lege-Egitamutarako guztiek eta Legegintza-Dekretoa edo arduralaritza-erabakien egitasmo guztiek herri-dirueskuraketa eta gastuetan, ekonomiazko ihardunean, eta orohar Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztietan izan dezaketen eragina neurtzeko ikuskatzean datza ekonomia-araupidetzaren aldetikako arta.

7. Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sailak eta Erakundeak sortzea, kentzea eta birregituratzea, gostea zertan dagoen, norantza jotzen duen eta nola aldatzen den eta horiek egiten dituzten zerbitzuen emankortasuna eta eginkortasuna neurtzeko ikuskaketan datza ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta.